I Copa por equipos Sierra de Madrid
Collado Villalban, 2006ko ekainaren 10 eta 11a
Barceloneta Catalunyako taldeak irabazi du 5,5 puntuko abantailarekin.
Ekainaren 10 eta 11an Villalbako Galaico Hotelean Asociación Deportiva Collado Villalba elkartearen Xake Sailak antolatuta Copa "Sierra de Madrid" taldekako xake aktibo lehiaketaren lehen edizioa jokatu da. Bertan Madril, Gaztela, Catalunya, Errioxa eta Euskal Herritik joandako 14 xake taldek lehiatu dute 25 minutuko partidak jokatuz eta taldekako suitzar sistema 7 txandatara jokatuz, betiere giro onean eta kiroltasuna nagusi izan delarik. Catalunyako Barceloneta Escacs Club nagusitu zen hasieratik, aipatzekoa lehen, bigarren eta hirugarren mahaiko Barcelonetako xakelariek partida guztiak irabazi zituztela, jokatutako puntuen %100a eskuratuz.
Zaldi Baltza zazpigarren postuan sailkatu zen, hirugarren sailkatuak baino puntu bat gutxiagorekin. Elorriar onena Alberto Sardon izan zen, ezpaitzuen partidarik galdu eta 4 garaipen eta 3 berdinketekin 5,5 puntu eskuratu zituen.
Eduardo Sardon  3 puntu
Alberto Sardon  5,5 puntu
Aitor Arabiotorre  4,5 puntu
Zigor Etxenausia  2 puntu
Sailkapena
1.- Barceloneta (Catalunya) 24,5 puntu
2.- Sociedad Ajedrecistica Logroñesa (Errioxa) 19 p.
3.- Batan (Madrid) 16 p.
4.- Galapagar (Madrid) 15,5 p.
5.- Alcobendas (Madrid) 15,5 p.
6.- C.A. Collado Villalba (Madrid) 15 p.
7.- Zaldi Baltza Elorrio (Euskal Herria) 15 p.
8.- Eborajedrez (Castilla-La Mancha) 14 p.
9.- Peon Gordo (Madrid) 13,5 p.
10.- Fuenlabrada (Madrid) 13 p.
11.- A.D.Collado Villalba "A" (Madrid) 12 p.
12.- Dama Blanca (Errioxa) 11,5 p.
13.- A.D.Collado Villalba "B" (Madrid) 7,5 p.
14.- Arbitrosdeajedrez.com  4 p.
Todos los resultados
Eskerrik asko Aitor Arabiotorreri informazioagatik

eXTReMe Tracker