Euskal Selekzioaren VIII. Eguna
Zarauzko itsas pasealekua, 2006.eko uztailaren 22an
2006.go uztailaren 22an Euskal Selekzioen aldeko VIII. Eguna ospatu zen Zarautzen. Beraz, Xakeko Euskal Selekzioaren aldeko eguna ere izan zen eta Federazio bateratuaren aldekoa.
Ekitaldien artean partida azkarretako Xake Torneoa antolatuta zegoen, arratsalderako. 5 minutuko partidak, alegia.
20 jokalari izan ziren parte hartzaile, 2 multzotan banatuta. Liga moduan jolastu zen multzo bakoitzean. Geroago kanporaketa bakar batean erabaki ziren postuak: Multzoko lehenengoek jolastu zuten haien artean, bigarrenek ere bai eta abar.
Txapelketa honetan ez zen saririk banatzen. Antxon Serras eta Jordi Figueras jokalariek berdindu egin zuten beren arteko neurketan. Hori horrela izanik, biek elkarbanatu zuten lehenengo postua.
Sailkapena
  1-2. Antxon Serras (Añorga) / 
       Jordi Figueras (Zarautz)
    3. F.J. Ladrón de Guevara (Zarautz)
    4. Mikel Zubia (Añorga)
    5. J.J.  Larrañaga (Azkoitiako Anaitasuna)
    6. Oscar Díez (Irungo La Salle)
    7. Unai Iraola (Billabona)
    8. Joseba Otano (Iruñeko Arrano Elkartea)
    9. Erik Juez (Zarautz)
   10. Daniela Velte (Zarautz)
   11. Tomás Lazkano (Gros)
   12. Ander Zulaika (Zarautz)
   13. José Luis Iglesias (Zarautz)
   14. Iñaki Arrizibita (Iruñeko Arrano Elkartea)
15-16. J.J. Feijoo /
       Bingen Urbieta (Zarautz)
17-18. Joseba Izquierdo (Irungo La Salle) /
       Martín Iribar (Zarautz)
   19. Olast Arrizibita (Iruñeko Arrano Elkartea)
   20. Pablo Eizaguirre
  			
Eskerrik asko Joseba Otanori informazioagatik

eXTReMe Tracker